902 995 910Exin 10
Grupo de agencias inmobiliarias
de Donostia
San Sebastián
imagen promoción Getaria Gaztetape
Autor: Iñaki Begiristain - Agente de la propiedad inmobiliaria
Fuente: Revista Exin10 - Octubre 2009
Denboran zehar ezagutu ditugun krisialdiek erakutsi diguten gauzatako bat salneurrien berregokitze ez-homogeneoa da.
Prezioek etengabe gora egiten zuten urte haietan sarritan ikusi izan dugu Nola bjektiboki egindako balorazioen arabera zentzugabeak ziruditen baloreak merkatuak denbora gutxian gainditzen zituen. “Metro karratuko” prezioak edozein etxeri aplikatzen zitzaizkion auzoari besterik erreparatu gabe, eta populazioaren solas-gai bihurtzen ziren “marka” haiek, satisfazio ezkutu batez bakoitzak norberaren etxearen balioa kuriositatez kalkulatzeraino.
Egoera aldatu den honetan aldiz, antzeko beste garaietan bezalaxe, ikusten dugu Nola higiezinen balore guztiak ez diren modu berean aldatzen. Erosleek askoz gehiago bilatzen dute, luzaroan hausnartzen dute euren eskaintza, produktu ugari konparatzen dute, eta prozesu horretan kasu bakoitzaren ezaugarri partikularrak gehiago baloratzen dituzte. Eskaintzak eskaera gainditu duen honetan produktu hoberenek gehiago tutsi diote bere balioari besteek baino.
Horrek eraikuntza eta higiezinen alorrean diharduen orori eragiten dio, eraikuntza kalitateari, proiektuen bikaintasunari eta artekarien profesionaltasunari. Zentzu honetan zuzenketa garai bat bizi dugu. Kasu bakoitzean ezaugarri guztiak aztertu behar ditugu, konparatu eta balorean duten eragina kontutan hartu. Lan horretan eraikitzaileen, arkitektoen eta artekarien profesionaltasuna izango da inbertsio baten berme nagusia.
En el período actual, al igual que en otros similares en el pasado, la experiencia nos enseña que los ajustes del mercado no se aplican por igual en todos los casos.
Al contrario de lo que sucede en épocas de alza de precios, los compradores son mucho más selectivos, las características particulares de cada inmueble se analizan con más detenimiento y la calidad del producto y la profesionalidad pasan a desempeñar un papel determinante.